Covaleda
Sekula ez omen da-eta beranduegi
GONZ.-LASKUrain 22
J.O.
Jarraian lau porrot jaso ostean errazena amore ematea izan zitekeen arren, iazko txapeldun ordeek, Sebas Gonzalez eta Aritz Laskurainek, ez dute inoiz halakorik egitea pentsatu. Ostiralean Covaledan (Soria) lortutako garaipenarekin, finalerdietan sartzeko aukerei bizirik eusten diete, azken bi partidetan oso tanteo onak lortu dituztelako.
Covaledako partidak bi zati oso desberdin izan zituen. Lehenengo erdian gauzak oso paretsu joan ziren, hamarna berdindu arte, gorabehera eta berdinketa ugari izan ziren-eta. Hala ere, momentu horretatik aurrera, txapelketa osoan zehar jokoan sartu ez diren Titinek eta Pascualek nabarmen egin zuten behera fisikoki, eta Aritz Laskurain beste guztien gainetik nagusitu zen, piloteoan dominatuz eta Gonzalezi errematera sartzeko aukerak emanez.