GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Basagoiti (PP): «Hauteskundeetan ez badaude, sinesgarriagoak izango dira»

 

GARA | GASTEIZ

Sortu alderdiaren aurkezpenak argudiorik gabe utzi ditu ilegalizazioaren alde dauden alderdiak. Horren adibide da atzo PPko Antonio Basagoiti buruza- giak adierazitakoa. Bere ustez, hobe da ezker abertzalea hurrengo hauteskundeetan parte hartu gabe uztea, horren ondoren «bakea nahi duela esaten duenean, sinesgarritasun handiagoa izango baitu».

«Betikoak dira; hauteskun- deak baino bi hilabete lehenago aurkeztu dira eta beren iragana ez dute gaitzesten», argudiatu zuen Basagoitik. Ondorioz, «ez diegu eskua luzatu behar», aipatu zuen, «hori egin dugun guzti-guztietan okertu gara».

Radio Euskadin egin zioten elkarrizketa Basagoitiri, eta ezker abertzalea mugitzen ari dela behintzat onartu zuen PPko buruak: «Gu zorrotzak izan garenean eta estutu ditugunean, orduan mugimenduak egitera behartuta ikusi dute euren burua. Bidea egokia dela frogatzen du honek», gaineratu zuen.

Horrekin batera, deseroso ageri zen Basagoiti, Rodolfo Ares Lakuako Barne sailburuak PPk Sortu-rekiko hartu duen jarrera kritikatu duelako. Zehazki, alderdi berriaren estatutuetan aldaketarik ikusten ez al duten galdetu die Aresek Basagoitiren alderdikideei. Horren aurrean, beraiek ere ETA desagertzeko gogoa dutela esan du PPko agintariak, baina ez daudela «edozein gauza» sinesteko prest.

Bien bitartean, berriz, onartuko duten gauza bakarra Sortu ez legeztatzea izango dela berretsi zuen PPko idazkari nagusi Maria Dolores de Cospedalek Madrilen.

Josu Erkoreka EAJko diputatua ere mintzatu zen atzo alderdi berriaz. Aurreko astean, Auzitegi Konstituzionalak Sortu onetsiko duela aurreikusi zuen eta, atzoko adierazpenetan, berriz, hori aurretik gerta daitekeela zehaztu zuen, Auzitegi Gorenean hain zuzen ere.

Kontraesankorra badirudi ere, galdera zuzena egin zioten Erkorekari Radio Euskadin, hots, Sortu hauteskundeetarako baimendua izango ote den, eta berak baietz uste duela esan zuen. Hori gerta dadin, azkar erabaki beharko luke Gorenak.

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak ageri duen mesfidantzak ez duela zentzurik gaineratu zuen Erkorekak. Izan ere, azken lege aldaketen bitartez, hautetsiek etorkizunean ETAren indarkeriari buruz izango duten iritziaren gaineko kontrola bermatuta dagoela gogora ekarri zuen jeltzaleak.

«IMPRESCINDIBLE»

El movimiento pro-amnistía también se adhiere a la marcha con un mensaje que recuerda las afecciones de la ilegalización en esta década y califica de «paso imprescindible» la legalización de Sortu.