GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

BERRIA. Anjel Lertxundi 2007/2/16

Periferikoa

Zentroaren distira itsugarririk gabe ez baitago periferiarik, zentrotik gero eta gehiago urrutiratu, periferiak orduan eta ahulago jasotzen du hango argia. Zentroa da sagrarioa: zibilizazioa, kultura, kosmopolitismoa daude bertan. Periferia, ordea, zentroaren maizter da. Bazterra. Modernotasunaren antitesi atzerakoia.

Herenegungo teleberriak periferikoa deitu zion Agustí Villarongari. Alex de la Iglesia galtzaileari, ez. Sariak Madrilek emanak izaki, biak dira periferikoak bai geografiaz, bai antolamendu politikoaren arabera. Orduan, zergatik Villaronga periferikoa da eta De la Iglesia ez? Pa negre (Ogi beltza) saritua katalanez dagoelako, ez zait besterik bururatzen.

EITBrentzat katalana periferia linguistikoa baldin bada, logikaren alde maltzurrak iradokitzen du euskara ere ez ote duen halatsu. Eta arrapaladan dator galdera: txoritxoak non dauzka zentro politikoa, kulturala eta linguistikoa?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo