ARGIA. Ainhoa Larrañaga
Manipulazio instituzionala
Bilbon urtero egiten den Gabonetako Haur Parkean izan gara aurten ere Angiozartik joandako haur, guraso eta irakasle taldetxoa. (...)
Ertzaintzak eskaini du aurten tirolina egiteko aukera, baina trukean bidesari nahiko garestia ordaindu behar izan dugu bertara gerturatu garenok. «AHT bai, noski! ¡AHT sí, claro!» zioen tirolina-jokoan bertan itsatsita zegoen kartel handi batek. Kartelak zeukan letra estiloa ere AHT Elkarlanean taldeak (azpiegituraren aurka lan egin duen eta egiten ari den taldea) erabili ohi duena zen. Hiritarrengan nahasmena sortzeko aukera bikaina aprobetxatu dute, irudi eta estilo bera erabiliz.
Angiozar Bergarako auzo txiki bat da eta aipatu azpiegiturak, bertako bailara hautsiko du. Ulertzekoa beraz bertakook kartela ikustean pilatutako amorrua. (...)
Administrazioa ailegatu bada umeentzako den festa batean AHTren aldeko propaganda egitera, ahul dago benetan. Ziurgabetasun handiz ari dira burutzen azpiegitura erraldoia. Gizartea heldua da eta ezin daiteke hiritarra lelotzat hartu. (...)