SASKIBALOIA Hemen da berriz ACB Liga
Guztiek ere badute motibo onik
Aurreneko zortzien artean finkatzeko behar dute garaipena Baskoniak eta Bilbao Basketek. Granadak eta Valladolidek aurkari egokiak dirudite gainera, Gasteizen eta Bilbon etxekoek irabazteko. Aldiz, lan txarrak izango ditu Lagun Aro GBCk Estudiantesen kantxan.
Arnaitz GORRITI
Goian lekurik izateko edo behetik alde egiteko; berdin dio. Euskal saskibaloi talde bakoitzak bere arrazoiak ditu Koparen osteko aurreneko liga jardunaldian irabazle atera nahi izateko; guztiak ere balekoak.
Arratsaldeko seietan hasita, etxean jokatuko dute Bizkaia Bilbao Basketek eta Caja Laboral Baskoniak. Bizkaitarrek aurreneko zortzien artean finkatzea dute helburu, Ligako azken bi neurketak -biak ere etxetik kanpo- galdu ostean. Valladolid izango dute aurkari, Ligako hirugarrena alegia. Garaipen bakarrera kokatuko lirateke beltzezko gizonak, Porfi Fisac-en mutilei irabaztea erdietsiz gero.
«Liga erregularra amaitu bitartean -16 jardunaldi falta dira- sei partida jokatuko ditugu etxean -adierazi du asteon Chris Warrenek Bilbao Basketen webgunean- eta guztiak irabazi behar ditugu. Bada, Valladoliden aurkako dema denboraldi osoan jokatu dugun garrantzitsuena izango da».
«Play offak jokatzeko asmo sendoa dugu. Taldea amorratzen dago helburu hori lortzeko, eta kanpoan irabaztea oso zaila denez, ezin dugu hona datozen aurkariekiko errukirik izan», gaineratu zuen hegalekoak.
Caja Laboral Baskoniak ere etxean jokatuko du. Kopako finalerdietan eta Panathinaikosen aurka jasotako belarrondokoak ahazteko moduko aurkaria izango du gainera: Granada, ACB Ligako azkena. Dena den, ez zaio gehiegizko konfiantza izatea komeni Dusko Ivanovic-en taldeari, azkenaldian joko maila onenetik aparte dabil-eta. PAO-ren aurka baino maila hobea eman beharko dute arabarrek hala defentsan nola jaurtiketa libreen marratik ere. Ikusi egin behar, aldiz, Atenasen bezain ongi moldatzen diren hiruko jaurtiketetan.
Alabaina, andaluziarrak are petralago dabiltza. Hogei jardunaldiren ostean hiru garaipen baizik ez dituzte pilatu, azkena joan den abenduaren 12an, eta salbazioa beste hiru garaipenera daukate. Taldean jokalari onak daude, Korolev edo Coby Karl, esaterako, baina mailari eusteko miraria beharko dutela dirudi.
Lagun Aro GBC, etxetik kanpo
Kanpoan jokatuko duen euskal talde bakarra Lagun Aro GBC izango da. Estudiantesen kantxan jokatuko du, eguerdiko 12.30ean hasita, eta ETBk zuzenean eskainiko du partida.
Menorcaren kontra zazpi porroteko bolada txarra eten ostean, sailkapenaren erdialdeko epeletara joan nahi lukete orain gipuzkoarrek. Irabaziz gero, gainera, Estudiantesen garaipen kopurua berdintzeaz gain, averagea ere eskuratuko lukete Lasoren gizonek. Ez da harritzekoa teknikari gasteiztarrak asteon partida honi emandako garrantzia.
«Maila salbatzea da gure helburua, baina gorago egitea nahi badugu, ezin gara etxeko partidak irabazita konformatu. Lantzean behin kanpoan ere irabazi behar dugu eta partida hau egokia izango dela deritzot», adierazi du Lasok.
El fin de semana de las estrellas de la NBA arrancaba con triunfo de los novatos por 148-140 sobre los jugadores de segundo año, en un duelo en el que el base John Wall eclipsó a un Blake Griffin que apenas dispuso de 13 minutos sobre el parqué del Staples Center de Los Angeles. Con 12 tantos y la friolera de 22 asistencias -algunas de ellas verdaderas joyas que Griffin y los su- yos aprovecharon para machacar a placer-, Wall guió una fiesta donde reinó la diversión y hubo hasta emoción en unos últimos minutos igualados. DeMarcus Cousins, con 33 puntos, fue el máximo anotador de los rookies, seguido por los 30 del sophomore James Harden.
El jugador estadounidense del Barcelona, Pete Mickeal, que recientemente había superado una lesión de rodilla y se disponía a volver a las canchas, deberá estar de baja nuevamente, por espacio de cuatro meses. El motivo, un tromboembolismo pulmonar. Este cuadro clínico requiere tratamiento médico y, por tanto, no le permitirá jugar a baloncesto prácticamente en lo que resta de temporada.
El ex jugador baskonista ha disputado únicamente ocho jornadas de liga, con unos grandes números de media: 15 puntos y 4 rebotes. Aun así, su sustituto, Alan Anderson, está rindiendo a gran nivel, logrando el galardón de MVP en la reciente edición de Copa disputada en Madrid.
No parece que Extrugasa ni que Girona sean imbatibles para Hondarribia-Irun y UNB Obenasa. Aun así, mientras que las vascas penan por abajo, gallegas y catalanas viven plácidamente.
El cuadro hondarribiarra recibe a Extrugasa a las 17.00. Las de Pepelu Mujika están invictas en Hondartza en la segunda vuelta, de modo que querrán seguir esa buena línea y evitarse sustos futuros.
A las 18.00, Obenasa visita la cancha del Girona. Pese a la baja de Itziar Arregui, las iruindarras aspiran a ganar y que los demás resultados les ayuden a salir de los puestos de descenso. Las catalanas ocupan la quinta plaza liguera.
GARA