GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

ZESTOA

Txapeldunordeek seigarren martxa sartzea lortu dute dagoeneko

BENGOETXEA-ZABALA 15
OLAIZOLA II.a-BEGINO 10

J.O.

Gonzalez eta Laskuraini, iazko txapeldunordeei, nahi baino gehiago kostatu zitzaien txapelketan sartzea, baina pixkanaka-pixkanaka euren mailarik onena berreskuratuz joan dira eta gaur egun edonor atzean uzteko moduko bikotea osatzen dute.

Hala gertatu zitzaien ostiralean Zestoan orain arte lider zirenei, Olaizola II.a eta Beginori. Asegarcekoek ordura arte ia garaiezinak ziruditen arren, partidak ez zuen inolako historiarik izan, Aspekoen nagusitasuna erabatekoa izan baitzen. Egunkari honetan bertan Laskurainek aitortu bezala, Soraluzekoak gora egin du nabarmen txapelketa hasi zenetik eta, beste batzuen kolperik ez duen arren, egun atzelarien artean onentsuenetakoa dugu. Bi eskuekin pilota bikain gozatuz eta, batez ere, Beginoren ezkerra bikain bilatuz, gipuzkoarrak une oro menpean izan zuen Auzakoa.

Bikote gisa ere asko egin dute gora Aspekoek. Gonzalezek pilotakada bakoitzean egin behar duena egin zuen, atzera jo edo errematatu, eta Aimar Olaizola irentsi zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo