GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

REVUELTA EN LOS PAÍSES ÁRABES

Errege saudiarabiarra, inguruan zabaldu den uholdea ekidin nahian

p005_f01_145x145.jpg

GARA | RIAD

Inguruko herrialdeetan ez dela giro ikusi du Saudi Arabiako errege Abdallah-k, eta herri matxinadak etxean gerta daitezen ekiditeko, hainbat neurri sozial iragarri zituen, batez ere funtzionario, ikasle eta kreditu eskatzaileei zuzendutakoak.

Gaixotasun baten ondorioz hiru hilabetez absente egon eta gero, atzo berragertu zen estatuburua, eta sektore publikoan lan egiten duen milioi bat saudiarabiarri eragingo dion %15eko soldata igoera iragarri zuen.

Era berean, etxebizitza kredituen eskariari hobeki erantzuteko asmoz, laguntza fondorako 10.700 milioi dolarreko ekarpena egingo duela adierazi zuen, eta langabeziaren aurkako zein nazioartean dauden ikasle saudiarabiarren aldeko politikak abiatuko dituela gaineratu.

Hala eta guztiz ere, neurrion aurkezpenak ez du, behinik behin, giroa baretzerik lortu, eta Internet bidez, datorren martxoaren 11rako protestaldiak deitu dituzte.

Twitter, Facebook eta gisako sare sozialen bidez deitutako «haserre egunak», besteak beste, honako aldarrikapenak egiten ditu: boto bidez aukeratutako agintari bat, emakumezkoentzako askatasun handiagoa eta preso politikoen askatasuna.

Saudi Arabia munduko petrolio esportatzaile nagusia da, eta monarkia absolutu baten menpe dago.

Abdallah bin Abdelaziz 86 urteko erregeak agindutako aldaketen atzean, Saudi Arabia alboan dagoen Bahrainen -Gobernuaren aurkako herri altxamenduak jasaten lehen herrialde petroliodun aberatsa- izaten ari direnen tankerako protestaldiak ekiditeko saiakera dago.

Hain zuzen ere, Hamad ben Issa al-Jalifa errege bahraindarra Saudi Arabiara iritsi zen atzo, bertako estatuburuarekin bildu eta egoerari buruzko azterketa bateratua egiteko.

Bezperan, Al-Jalifaren erregimenak oposizioko kide ziren 23 preso aske utzi zituen, tentsioa baretzen laguntzeko asmoz.

Ez zuen lortu, ordea, bere xedea, eta atzokoan ere milaka lagunek bete zituzten kaleak, monarkia boterean ez dutela nahi aldarrikatzeko.

Yemenen ere jarraitu zuten protestaldiek, Ali Abdullah Saleh agintariaren aurkako eserialdi batean parte hartzen ari ziren bi manifestariren heriotzak indartuta.

AEBak lasaitasun bila

Eskualdean dituzten interesak babesteko asmoz, Ameriketako Estatu Batuek Armadaren estatu nagusiko burua, Mike Mullen almirantea bidali dute, Saudi Arabia, Qatar eta Arabiar Emirerriak bisita ditzan. Mullenek esan zuenez, «lasaitzeko» eta «gertatzen dena ulertzeko» egin du bidaia, eta protestaldiak «modu baketsuan» konpontzeko deia egin zuen.

Mullen gehien arduratzen duena Bahraingo egoera da, izan ere, Golkoko hainbat agintariren ustez, bertako monarkiaren erorketak Irani mesede egin diezaioke. Halere, asteartean aitortu zuenez, altxamendu horien atzean ez dago Iran.

Beraz, eta France Pressek aipatutako analisten ustez, aliatuak lasai izateko, Golkoan duen indarra mantentzea da Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuaren interesik behinena.

HEGO KURDISTAN

Iranen menpeko Kurdistanen bi alderdi tradizionalen aurkako manifestazioan izandako tirabiretan polizia bat zendu zen, eta beste bat zauritu. Dagoeneko bost dira gisa honetako istiluetan hildakoak.

EGIPTO

Lanera itzuli ahal izatea eskatzen zuten hainbat poliziek su eman zioten Barne Arazoetako Ministerioaren Kairoko egoitzari. Ordena publikoa mantentzeko ardura duen Armadak ere sua itzaltzeko lanetan lagundu zuen.

La oposición argelina se divide y el poder hace concesiones

La oposición argelina muestra nuevas divergencias y se divide aún más frente a un poder que anunció el levantamiento inminente del estado de emergencia y medidas económicas, decisiones destinadas a calmar a la opinión pública.

La oposición argelina reunida en la Coordinación Nacional por la Democracia y el Cambio (CNCD), que demanda el cambio de régimen, se dividió en dos tendencias durante una agitada reunión realizada el martes, cuyo resultado fue anunciado ayer.

La CNCD, formada tras los disturbios de enero, que causaron cinco muertos y más de 800 heridos, era una coalición de sindicatos, personalidades y partidos políticos, el más importante de los cuales es la RCD liderada por el laico Said Sadi.

En ella, un colectivo denominado Argelia Pacífica exigió la retirada de los partidos políticos y ante la negativa de los partidos a retirarse, la reunión desembocó en la creación de una segunda estructura, la Coordinación de la Sociedad Civil, compuesta principalmente por la Liga Argelina de Defensa de los Derechos Humanos, el sindicato de empleados públicos y el colectivo SOS Desaparecidos.

Por su parte, el Gobierno anunció el martes que el estado de emergencia instaurado en febrero de 1992 para luchar contra la guerrilla islamista será levantado por un decreto «inminente». Esta decisión es reclamada por los partidos, que protestan por la restricción de las libertades políticas. Además del levantamiento del estado de emergencia, el Consejo de ministros anunció una serie de medidas en favor de la economía, el empleo y la vivienda. Amer OUALI (AFP)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo