Kopa Kanariar uharteetan
Itxakok eta Bera Berak beren erregetza luzatzea dute xede
Elx da nafarren gaurko arerioa; donostiarrena, Elda. Derbia finalean liteke soilik.
Arnaitz GORRITI
Gaurtik igandera Kanariar uharteetan, Telden hain zuzen, Kopa txapelketan lehiatuko dira Itxako eta Bera Bera. Euskal talde biak dira lehiaketa honetako azken bi irabazleak; Lizarrakoak dira egungo txapeldunak, eta gipuzkoarrek 2007an eta 2009an irabazi zuten Kopa. Amets egitea debalde ateratzen delako, euskal derbia ere izan liteke aurtengo finalean. Badaezpada, gogoan izan, finala igandean jokatuko da, 12.00etan hasita.
Alabaina, finalera iritsi ahal izateko bi neurketa irabazi behar dira. Gaur arratsaldean, 17.00etatik aurrera -Euskal Herriko ordutegia- nafarrek Elx taldea izango dute aurkari. Finalerdietara pasatuko balira, berriz, Sagunt eta Mar Alacanteren arteko demaren irabazlea izango lukete aurrez aurre, larunbatean 17.00etatik aurrera.
2003an egin zuen debuta Kopa lehiaketan Itxakok, eta orduko hartan Teldeko taldeak berak bota zuen final-laurdenetan. Zazpi urteren buruan txapela eskuratu zuten eta aurten ere faborito dira Ambros Martinen neskak.
«Egungo txapeldun izatea are eta lan hobea egiteko erronka da guretzat. Denoi gustatzen zaigun txapelketa da honakoa eta irabaztea asko kosta zitzaigulako, iazko tituluari eusten saiatuko gara», adierazi du Lizarrakoen entrenatzaileak.
Joko puntu txukunean dator Itxako, baina Ambros Martin ez da fio. «Kopan horrek ez du ezertarako balio, hutsetik hasten baikara guztiak. Txapelketa honetan beti dago ezustekoren bat, eta faborito garen heinean, ezustekoak saihesten ahalegindu behar dugu».
Fisikoki, aldiz, ez dauka freskotasun larregirik talde nafarrak. Raph Tervelle eta Nerea Pena azken ordura arte zalantza izango dira, eta Lizarrakoen entrenatzaileak, bestetik, 16 jokalari eraman ditu Teldera, tartean Maite Zugarrondo hirugarren atezaina dela.
Elda faboritoaren aurka
Arratsaldeko zazpietan, Elda Prestigioren aurka jokatuko du Bera Berak, eta finalerdietara sailkatuko balitz, Ro'Casa eta Monovar taldeek jokatuko duten partidaren irabazlearen aurka, larunbatean 20.00etan.
Oso aurkari gogorra egokitu zaie Reyes Carrereren neskei, Ligan 40-29 irabazi zion-eta Bera Berari. Hargatik, ez da harritzekoa donostiarren entrenatzailearen ustez Elda izatea final-laurden hau irabazteko faborito: «Gauza asko egiteko kapaz gara, baina kontzentraturik jokatzen badugu soilik», gogorarazi du egunotan Reyes Carrerek.
La segunda vuelta de la Liga Asobal sigue sin ser como les gustaría a los representantes vascos. Amaya Sport San Antonio se quedó sin victoria en Sagunt después de dominar el marcador durante todo el partido. Las huestes de Juanto Apezetxea acometieron el duelo con fuerza, defendiendo duro y corriendo mucho, y logrando una renta de cinco goles: 5-10. Pero los navarros se relajaron y se llevaron un parcial de 6-1 para llegar empatados a 11 al descanso.
Tras la reanudación, el cuadro iruindarra volvió a mostrar sus garras, adquiriendo una ventaja de cuatro goles, 19-23, a falta de menos de diez minutos. Pero los locales volvieron a apretar y empataron el marcador a 25 en el último minuto. Mindegia pudo ser el héroe al anotar el 25-26 a falta de 48 segundos, pero el lateral derecho Sasa Dukic marcó el tanto de la igualada definitiva a 26.
Mientras, la Juventud Deportiva Arrate ejerció de bálsamo para un Ademar León que contó con un Venio Losert infranqueable en la portería, y que barrió a los de Julián Ruiz con rápidos contragolpes. El partido ya estaba roto con el 17-9 del descanso, y el 33-20 del final no fue sino el trámite que los eibarreses debieron pasar. A. G.