GARA > Idatzia > Kultura

AIPAGARRIAK

Oteiza: heriotza eta zeruaren hutsune handirako itzulera

Ametzagaña inguruetan Donostiako hilerri berri bat eraikitzeko egitasmoan lan egin zuen 1985ean Jorge Oteiza eskultoreak arkitekto talde batekin batera. Proiektua lehiaketa publikora aurkeztu bazuten ere, epaimahaiak ez zuen ideia onartu, beraz, ez zen inoiz gauzatu. «261141 Izarrak alde» liburuan biltzen dira orain egitasmoaren nondik norakoak.

p049_f01_199x116.jpg

Ariane KAMIO | DONOSTIA

Jorge Oteiza, 1985ean, Juan Daniel Fullaondo, Marta Maiz, Enrique Herrada eta Maria Jesus Muñoz arkitektoekin batera lanean aritu zen Ametzagañako muinoan Donostiako hilerri berria izan zitekeen proiektuaren inguruan. Proposamena, ordea, ez zuten lehiaketarako onartu ere egin, nahiz eta egitasmoak giltzarri sinboliko ugarri gordetzen dituen eskulturaren eta hiriaren, monumentaltasunaren eta oroimenaren arteko harremanari dagokionez. Funtsezko gakoak ziren haiek Oteizaren pentsamendu metafisikoa ulertzeko.

Ideia haien nondik norakoak «261141 Izarrak alde. Donostiako hilerri lehiaketarako egindako proiektua» liburuan bildu dituzte orain Ana Arnaiz, Jabier Elorriaga, Xabier Laka eta Jabier Moreno arkitektoek, Jorge Oteiza Fundazioaren eta Kutxaren Gizarte Ekintzaren laguntzaz.

Lehiaketa hura 1984an deitu zuen Donostiako Udalak eta hamabost proiektuk soilik parte har zezaketen, nahiz eta gerora ez den horietako bakar bat ere gauzatu. Afera tekniko batzuk zirela-eta, epaimahaiak ez zuen onartu Oteizak eta arkitekto talde hark aurkeztutako lana, nahiz eta eraikuntza monumental eta sinbolikoaren adibide zen. Izan ere, proiektuaren egitura nagusienetako bat paisaia bakar batean bi denbora edo bi une bateratzea zen: mitoan errotutako denbora, batetik, eta bere orainaren forma kulturalari erantzun behar liokeen denbora, bestetik. Hots, lurra eta zerua eta hutsaren espazioa irudikatzeko saiakera izan zen hura. Ideia haien nondik norakoak «261141 Izarrak alde. Donostiako hilerri lehiaketarako egindako proiektua» liburuan bildu dituzte orain Ana Arnaiz, Jabier Elorriaga, Xabier Laka eta Jabier Moreno arkitektoek, Jorge Oteiza Fundazioaren eta Kutxaren Gizarte Ekintzaren laguntzaz.

Egitasmoa, azken bertsioan, era suprematistan itxuratu zen. Prisma zuzen handi baten gisa, Ametzagaña muinoaren gainean esekirik, muinoaren gailurra itsas gainean zerura irekitako aireratze-pista izango litzateke, albo bietara aireportuko seinaleak izango lituzkeelarik. Ezkerrean Urgull mendia eta, eskuinera, Ulia. Hala, heriotzaren kontzeptua zeruaren «hutsune handira» itzultzearekin eraldatu nahi izan zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo