GARA > Idatzia > Ekonomia

EHLG, Gabadin 18 hektareako eguzki panela eraikitzeko egitasmoaren aurka

GARA | GABADI

Nafarroa Behereko Gabadi herrian eguzki-instalazio fotovoltaikoa finkatzeko egitasmoak bertako herritar eta laborarien kexua piztu du. Gabadiko herri kontseiluak aurka bozkatu bazuen ere, duela bi hilabete proiektua gauzatzeko egin beharra dagoen inkesta publikoa abiatu zen. Hemezortzi hektareako lur eremu batean jarri nahi dituzte panelak.

Egitasmoa ikusirik, Euskal Herriko Laborantza Ganberak egitasmo horri buruzko iritzia jakinarazi zuen; energiaren inguruko erronka gainditzeko bidean «ez da energia gehiago ekoizteko egiturarik sortu behar, baizik eta energia kontsumoa murriztu», ohartarazi zuen. Proiektuaren aurka agertu zen elkartea eta «laborantza lurren helburu nagusia elikagaiak ekoiztea» dela gogorarazi zuen, eta eguzki-instalazio fotovoltaikoak ezartzeko «teilatuak, harrobiak, industria gune zaharrak edota zabortegiak» baliatu behar direla nabarmendu .

«Herritar guziak laborari gazteen instalazioak sostengatzeko mobilizatu behar direla uste dugu, are gehiago kontuan harturik artzain gazte batek pentze horietan lan egiteko nahikeria agertu duela», bukatu zuen Euskal Herriko Laborantza Ganberak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo