GARA > Idatzia > Kultura> Musika

GAZTE EGUNA

Pixkanaka badator udaberria Uhartera

Herriko pilotalekuan, 21.30ean hasita, ospatuko dute bihar Uharten aurtengo Gazte Eguna, joera ezberdineko bost talderen soinuekin. Bi MusikHerriak-eko kide dira; disko berria atontzen dabilen Kasu! talde nafarra eta aspaldi oholtza zapaldu ez duten Itziarren Semeak bizkaitarrak. Gipuzkoatik iritsiko dira, bestalde, beste bi talde, Gose trikitronik hirukotea, eta gitarra joaz taldera Keu bildu duen Governors indartsuak. Eta jaia biribiltzeko, Tximeletaren erromeria izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo