GARA > Idatzia > Kultura

ESZENAK

Els Joglarsek lan berria aurkeztuko du 50. urteurrena ospatzeko

GARA | DONOSTIA

Els Joglars konpainiak «2036 Omena-G» lana aurkeztuko du gaurtik igandera arte Donostiako Victoria Eugenia antzokian, 20.00etan hasiko diren saioetan. Konpainiak bere 50. urteurrena ospatzen du ikuskizun berriarekin, Donostia Kulturak jakinarazi duenez. Atzera begira jarri ordez, Els Joglars konpainiaren 50. urteurrenerako, Albert Boadellak «anti-omenaldia» dei dakiokeena eratu du. «2036 Omena-G» lanak 25 urteko jauzia egiten du etorkizunera, «demagun 2036an, 75. urteurrenean, omenaldia eskaintzen zaiola konpainiari; zer izango da Els Joglars orduan? Nolakoa izango ote da gizartea 2036an?».

Els Joglars-ek «sarkasmo handiz» erretratatu du gizarteak azken mende erdian izan duen bilakaera, eta sarkasmo bera erabiltzen du bere buruarekin ere, batere errukirik gabe, antolatzaileek azaldu zutenez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo