ESZENAK
Martxoaren 14an abiatuko dira 34. Eibarko antzerki jardunaldiak
GARA | DONOSTIA
Eibarko antzerki jardunaldiak martxoaren 14tik apirilaren 19ra izango dira aurten, eta 23 antzezlan ekarriko dituzte herrira. «Programatu dugun guztia interesgarria iruditzen zaigu, baina bereziki gomendatu nahi dizkizuegu unibertsitate taldeen emanaldiak», esan zuen Narruzko Zezen talde antolatzaileak.
Hezkuntza Esparruan eta Coliseo antzokian izango dira emanaldiak eta Eme2 Producions konpainiaren «Tengamos el sexo en paz» obrarekin hasiko dira jardunaldiak. Martxoaren 15ean, berriz, «Nadie lo quiere creer» lana aurkeztuko du La Zaranda taldeak. Hurrengo egunean, «100m2» obraren txanda izango da.