GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Enekoitz Telleria 2011/3/2

Albiste onak eta txarrak

Eskatzea libre da -eta ez ematea ere bai-, baina eskatu beharraren eskatu beharraz neurria galtzeko arriskua eta proportzioa aspaldi galdu ziren bidean. Eskatzen da behin eta berriz arau demokratikoak betezeko, eskatzen da behin eta berriz indarkeria gaitzesteko, baina orainbgo eskaera berria da: pozteko eskatzen da orain. Ustez ETAkoak diren lau kideren atxiloketengatik pozteko eskatudiote Sorturi, eta albiste ona dela esateko eskatu.

Eta atxiloketen harira egiten dizkiote eskaerak. Alderdi baten legalizazioa legearen arabera ez, pozen eta tristuren, albiste on eta txarren arabera dago nonbait. Deiak eta eskaerak ez dira egiten estatutu ongi eraiki eta azalduen, prozesu ongi neurtu eta hausnartuen ondoren. Itxita dago bide hori, baina pozena eta tristurena, albiste on eta txarrena, hori ez, horrek joko demokratikoan joakatzeko balio ei du. Eta bitartean, errugabetasun presuntzioa ezerezean, eta inkomunikazioaren alarma guztiak airean. Horiek lehertzean, nori eskatzen zaio pozteko edo tristetzeko, albiste ona edo txarra den esateko?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo