GARA > Idatzia > Ekonomia

Britainia Handiak beste finantza krisi bat jasan lezakeela ohartarazi dute

Ingalaterrako Bankuko gobernadore Mervyn King-en iritziz, bankuen erreforma egiten ez bada, Britainia Handiak 2008. urtean izandako finantza krisia errepika lezake. Bankuen sistemak oraindik «desorekak» dituela eta horiek «berriro» handitzen ari direla esan du. Epe motzean irabaziak eskuratzeko kultura eta erakundeotako diru sariak dira sektoreak dituen arazoen «erantzuleak», Kingen esanetan. Bankuek bezeroak «esplotatzen» dituztela ere salatu du.

p035_f01_149x112.jpg

GARA |

Britainia Handiak, bertako bankuak erreformatzen ez baditu, 2008. urtekoaren tamainako beste finantza krisi bat jasan dezake, Ingalaterrako Bankuko gobernadore Mervyn King-ek ohartarazi duenez.

Hain zuzen, «The Daily Telegraph» egunkari britainiarrak atzo argitaraturiko eta Efe agentziak zabalduriko elkarrizketan, bankuen erreforma «urgentziazko» gaia dela baieztatu zuen Kingek. Esan zuenez, bankuen sistemak «desorekak» ditu oraindik eta desoreka horiek «berriro handitzen» ari direla ohartarazi zuen.

Zentzu honetan, irabaziak epe motzean eskuratzeko kultura eta erakundeok ematen dituzten sariak dira, Ingalaterrako Bankuko gobernadorearen ustez, sektoreak dituen arazoen «erantzuleak». Hala, «zergatik ordaindu nahi dituzte sariak bankuek orokorrean?», galdetu zuen, baita erantzun ere: «Porrot egiteko garrantzitsuegia den munduan bizi direlako, eta kale egiten badute, Estatuak erreskatatuko dituelako».

«Bezeroak esplotatu»

Ildo honetan, «datorren asterako irabaziak lortzeko» beharra alde batera uzteko eskatu zien bankuei King-ek. Horrekin batera, ohikeriaz milioika bezero «esplotatu» egiten dituztela aurpegiratu zien. Izan ere, azken bi hamarkadetan finantza zerbitzuetan lan egiten duten askok posible denean «bezero sinesberen kontura dirua egitea» guztiz onargarria dela pentsatu dute, King-ek baieztatu zuenez.

Zentzu honetan, epe motzean irabaziak lortzeko saiakera horretan arreta jartzeagatik «oso ospe oneko» enpresa ugari «suntsitu» egin direla esan zuen eta horrek zentzurik ez duela nabarmendu zuen.

«The Daily Telegraph» egunkariak argitaraturiko elkarrizketan Northern Rock bankuaren krisia ere izan zuen hizpide Ingalaterrako Bankuko gobernadoreak. 2008. urtean, krisiak eztanda egin zuenean, Gobernuaren esku-hartzea behar izan zuen lehenengo Britainia Handiko hipoteka-bankua izan zen. King-en iritziz, Britania Handiak «legeak ezarritako ebazpen prozesua» izan balu, Gobernuak ez zukeen Northern Rock-en esku hartu beharrik izango.

El mecanismo de rescate europeo podría recomprar deuda

El Gobierno alemán está estudiando la posibilidad de incluir un programa de recompra indirecta de deuda pública dentro del mecanismo de rescate financiero permanente de la eurozona, según informó ayer el periódico «Frankfuter Allgemeine Zeitung» y difundió la agencia Efe. Según este rotativo, Berlín está considerando la necesidad de esta opción ante el empeoramiento de la situación financiera de Grecia e Irlanda, y a pesar de las fuertes reticencias a esta medida que persisten en el seno de la coalición gobernante.

La iniciativa que estudia el Ejecutivo federal, que implica la participación del sector privado, permitiría al mecanismo de rescate permanente de los países que comparten el euro conceder créditos a los países más endeudados para que éstos pudiesen recomprar su propia deuda. Este programa de recompra indirecta de deuda, que probablemente se abordó en el encuentro que mantuvo el pasado viernes la canciller alemana, Angela Merkel, con el presidente del Eurogrupo, Jean-Claude Juncker, tiene como objetivo mitigar los efectos de la crisis de la deuda que afecta a Grecia, Irlanda, Portugal y al Estado español. En este sentido, Alemania y el Estado francés presentarán al resto de países miembros de la eurozona un `Pacto de competitividad' en las dos cumbres de líderes de la Unión Europea (UE) previstas para marzo.

De esta forma, este gran acuerdo, que incluye el formato definitivo del mecanismo de rescate permanente que sustituirá al sistema actual de ayudas, podría detallar asimismo este programa de recompra indirecta de deuda. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo