GARA > Idatzia > Kultura

Arriagako instalazio guztiak bisitatu ahal izango dituzte gaur herritarrek

Bilboko Arriaga antzokiak Ate Irekien Eguna egingo du gaur. Izan ere, duela 25 urte, antzokiak ateak ireki zituen berriz, 1983ko uholdeen ondotik birmoldaketa egin ondoren. Bilboko antzokiak publikoarekin ospatu nahi du berrirekitze hori, eta 12.00etatik 19.00etara bisitatu ahal izango dituzte herritarrek antzokiaren instalazio guztiak. Agertokira irten aurretik artistek euren burua prestatzeko erabiltzen dituzten aldagelak ere ikusi ahal izango dituzte, baita Orient Express izeneko aretoa ere. Normalean itxita egoten den areto txiki honen dekorazioak antzinako tren baten bagoi dotoreak ekartzen ditu gogora. Bisita girotzeko, garaiko arropez jantzitako figuranteak arituko dira gidari gisa, publikoari antzokiko txoko ezezagunenak erakusten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo