GARA > Idatzia > Kirolak> Osasuna

Malagara bisita

Txapelketako zelairik eskuragarrienean beharko

Malaga da etxean punturik gutxien bildu dituen taldea, jokatutako hamabi partidetatik zazpi galduta.

p045_f01.jpg

Jon ORMAZABAL

Ikasle traketsenek bezala, Osasunak denboraldi osoa darama lezio bera gainditu ezinik. Bere zaleen babesean txukun moldatzen den arren, etxetik kanpo partidarik irabazi ezinda jarraitzen du talde gorritxoak. Ia denetarik -entrenatzaile aldaketa barne- probatu ostean eta bestelako konponbiderik aurkitu ezean, aurkariak bere etxean orain arte erakutsitako maila eskasak izan beharko du Osasunako jokalariek euren barne konfiantza berreskuratzeko behar duten heldulekua. Izan ere, Pellegrinik zuzentzen duena da aurtengo txapelketan bere zelaian punturik gutxien eskuratu duen taldea, jokatutako hamabi partidetatik zazpi galdu ostean.

Dena dela, Jose Luis Mendilibarrek oso argi dauka Osasuna dela berea eman eta errotik aldatu behar duena. «Ez dut uste jokalari aldaketak egitean dagoenik sekretua; ez dut uste bost jokalari aldatzeagatik hobeto jokatuko dugunik. Buruan dago sekretua, kanpoan irabazteko gai garela sinistu behar dugu, ez dugu aurkariak egiten duenaren arabera jokatu behar, baina aurrekoan ere gauza bera esan nuen eta txoroarena egin genuen», azaldu zuen zaldibartarrak hamabost egunean behin errepikatzen den galdera egin ziotenean.

Puntuak batu beharra

Aste honetan gainera, beharra are gehiago handitu da, etxean Deportivoren kontra berdinketatik harago joaterik izan ez zutela-eta. «Bagenekien oso zaila dela etxeko partida guztiak aurrera ateratzea. Ez dut partidaren aurretik gehiegi hitz egin nahi, gero nire hitzak irentsi beharko ditudalako agian. Dena dela, uste dut lezioa ikasita izan beharko genukeela. Eta honekin ez diot irabazi egingo dugunik, desberdin jokatu behar dugula baizik. Guk dakigunera jokatzen badugu, irabaz dezakegu, baina orain arte aritu garen bezala, gehienez atera genezakeena berdinketa zen, eta hori aurkariek barkatuz gero».

Hori bai, Mendilibarrek aldatu ez duena lan egiteko modua izan da eta, ohi bezala, ez du inolako arrastorik eman zelairatu lezakeen hamaikakoaren inguruan. Argi dago aldaketak egin beharko dituela, besteak beste, Monrealek, zigortuta egonda, ez duelako jokatzerik izango. Ziur asko, Damia kataluniarrak hartuko du haren lekua, baina hortik aurrera ugariak dira entrenatzaile bizkaitarrak har ditzakeen erabakiak.

Malaga, bestalde, ostegunean Real Madrilen aurka sekulako jipoia jasotzetik dator. 7-0eko emaitza, halere, ez da hain esanguratsua, andaluziarrek muzin egin baitzioten partidari, euren benetako txapelketa gaurkoa bezalako partidek osatzen dutela jakinda. Pellegrinik atseden eman zien Recio, Apoño, Gamez, Sebastian Fernandez edota Rondon titularrei eta pentsatzekoa da gaur hasierako hamaikakoan egongo direla. Zigortutako Gaspar eta min hartuta dagoen Cala dira partida honetarako Malagak dituen hutsuneak.

MALAGA-OSASUNA
«Aranda necesita ser más fuerte»

La entrada del recuperado Carlos Aranda, junto con la baja de Josetxo por gastroenteritis, fueron las dos grandes novedades de la lista de 19 jugadores que Mendilibar escogió para viajar a Málaga. El delantero andaluz ocupó una buena parte de la rueda de prensa de ayer de Mendilibar, en la que el de Zaldibar utilizó su característico estilo directo.

El técnico rojillo dijo que el delantero está para jugar pero no especificó cuántos minutos y le dejó un recadito. «Necesita estar más fuerte de cabeza. Es una lesión de la que no se va a recuperar en quince días, pero debe pensar que tiene que jugar con dolor. Y hasta que él sepa eso y que no hay otra cosa... Creo que está mentalizado en ese sentido porque hasta ahora paraba cuando notaba algo de dolor. Ahora no para. Entrena con dolor. Le conocemos y con todo lo grande que le ves es un poco membrillito. Vamos a intentar que la cabeza le diga que puede y que aguante el dolor. Cuando llegue ese momento estará para jugar».

Respecto a Masoud, sustituido el miércoles antes del descanso, dijo que aquello no debe influir esta tarde.

GARA

metamorfosia

«Gure erara jokatzen badugu, irabazteko aukerak izango ditugu, baina orain arte aritu garen bezala, gehienez atera genezakeena berdinketa zen, eta hori aurkariak barkatuz gero».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo