GARA > Idatzia > Kultura

ARRIAGA

Hurrengo Gelatxoak literatura eta musika elkartuko ditu

Arriaga antzokiak antolatutako hurrengo Gelatxoan Miren Agur Meabe, Leire Bilbao eta Yolanda Arrietak testuak irakurriko dituzte, musikaz Esther Gabiola (akordeoia eta biolina) eta Uritze Laka (flauta) arduratzen diren bitartean. Ikuskizunak «Esanen aduanan» izena du eta bertan bidaiak agertuko dira, kanpo eta barne-bidaiak, alegia, eta berba eta musikaren bidez azalduko dira. Emanaldia gaur izango da 20.00etan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo