Kazetaritzako Rikardo Arregi sariak 16.000 euro banatuko ditu
Andoaingo Udalak euskaraz egindako Rikardo Arregi kazetaritza sarien aurtengo deialdia egin du. Sarien bidez, aurreko urtean egindako kazetaritza lanen kalitatea eta berrikuntzak saritu nahi dituzte hiru alorretan: sari nagusia (9.000 euroko sariarekin), epaimahaiak bereziki ematen duena (4.000 eurokoa) eta kazetari berriari emandakoa (27 urte baino gazteagoei zuzendua eta 3.000 euroko saria banatzen duena). Genero guztietako lanak onartuko dituzte, eta horretarako hautagaiak aurkezteko azken eguna maiatzaren 14a izango da.