GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Beñi Agirre Euskara irakaslea

A ze parea!

Atzerrira joaten naizenean, ez dut sekula esaten espainola naizenik, eta poliziaren aurrean edo burua plastikozko poltsan sartuta ez bada, ez Espainian ez eta Frantzian ere ez dut esango espainiarra naizenik. Orain arte basque naizela esan izan dut, hemendik aurrera basque eta navarre naizela esango dut.

Juaristi jauna Bilbon jaio zen, baina espainiarra da, han eta hemen. Bost axola omen zaio euskara. Euskarak ez du hiltzen (gaztelaniak ere ez) baina, berak dioenez, euskaraz mintzo diren batzuek hil egiten dute. Arbuiatzen du euskararen izenean biolentzia erabili omen izana, baina, besarkatu eta musukatzen ditu munduan espainiartasuna zabaltzeko konkistadore, inkisidore, asasino eta genozida izan diren asko eta askoren obra, zeinetik bizi, kobratu eta ohorea jasotzen duen.

Savaterrek disfrutatu (bonba pasa) omen du urte luze hauetan guztietan ETAk norbait hil edo zauritu izan duenean. Hauen odoletan, zerri-azpilean zerriak aztarrika bezalaxe, muturra masitzen eta horretatik aberasten ibili dela dio. Zein ezberdintasun dago honen eta Idi Amin antropofagoaren artean? Apenas! Gizajale kontua finean. Lehendik ere banuen hamaika arrazoi ez naizela espainola esateko, orain, berriz, hamaika eta bi ditut.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo