GARA > Idatzia > Kultura

Bogan jarri dituzte ondarroarrak Ibilaldiko bideoklipean

p045_f01_088x072.jpg

A. ARRUTI |

Mugimendua, indarra eta bizitasuna ekarriko ditu Ondarroara maiatzaren 29an aurtengo Ibilaldiak, eta horixe transmititu nahi izan du «Itsasoko haize berria... boga!» kantuarekin Josu Aranburu egileak.

Atzo aurkeztu zituzten kantua eta bideoklipa. Aitzol Aramaiok zuzendu du eta ofizio ezberdinetako ondarroarrak arraunean jarri ditu, bogan. «Nik ikastolan, ikasteaz gain, ondo pasa nuen eta hori nahi nuen transmititu», esan zuen. Bideoan Ondarroako trainerua ibaitik behera jaisten agertzen da eta «euskaraz bizitzearen alde bogan ari den herri batekin egiten du topo».

«Herriak egindakoa da, herritik sortua», esan zuen Zubi Zahar ikastolako presidente Elias Etxaburuk. Izan ere, kantuaren sortzaileak ere Ibilaldiak bildu ditu. Aranbururekin batera (gitarra, baxua eta ahotsa) aritu dira Mikel Breixo (bateria) -Eskandalu Publiku eta Jonny Gerriwelt taldeetan ibiliak-, Jesus Camiña (gaita), eta Lore Lema, Nagore Lasarte eta Loinatz Iraolagoitia (ahotsak). Ikastolako hamar haurrek ere parte hartu dute ahotsetan. Bideoklipa dagoeneko ikusgai jarri dute www.ibilaldia.com atarian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo