GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Justifikaziorik gabe», bi pertsona atxilotu dituzte

GARA |

Amnistiaren aldeko mugimenduak Hernaniko bi pertsonaren atxiloketak salatu zituen, «neurriz kanpoko bortizkeriaren erabileraz» eta «justifikaziorik gabe» egin zirelako.

Azaldu dutenaren arabera, goizaldean neska-mutil bikote bat etxera iristen ari zirela hainbat ertzaina gerturatu zitzaizkien. «Zer egin dizugu?» galdera egin ostean, dokumentazioa eskatu zieten. Mutilak lasai egoteko esan zien eta dokumentazioa ateratzerakoan lurrera bota eta kolpeka hasi zitzaizkion, «justifikaziorik gabe». Atxilotuta eraman zituzten biak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo