GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Berezkoen Binakakoa

Bigarren fasean aritzeko azken aukera izango da

J.L. I

Berezkoen Binakako Txapelketako lehen faseko azkeneko ekitaldia jokatuko da bihar 16.00etatik aurrera Senpereko trinketean, datorren astean aurkeztuko baita bigarren fasea.

Jaialdiko lehen partidan, Ezkurra eta Lanbert Agirreren eta Bonebeltxen aurka neurtuko dira. Bigarrengoan, berriz, Larretxea eta Ducassou Intxausperen eta Jannotsen aurka arituko dira.

Azken biko honek ia eskuetan dauka bigarren fasea jokatzeko txartela, baina badaezpada garaipena lortu behar dute, inori begira ez egoteko. Orain arteko partida guztiak irabazita daude. Bigarren posturako lehia handiagoa izango da, eta beste hiru bikoak garaipena behar dute, batez ere aurrelariek.

Izan ere, sailkapen fase hau nahiko korapilatsua da. Bigarren fasera bi aurrelari eta gibeleko bat sailkatzen dira. Beraz, lehenengo geratzen diren bikoko biak izango dira bigarren fasean, eta bigarren geratzen den bikotik aurrelariak bakarrik egin ahal izango du aitzinera.

Lehen partida orekatua izango da. Agirre eta Bonebeltxerengan itxaropen handia zegoen lehiaketa hau hasi aitzin, baina ez dira espero zen maila ematen ari. Ezkurra eta Lanbert, berriz ere denetariko partidak egiten ari dira, oso onak, eta txarrak. Bigarren partidarako, Intxauspe eta Jannots faborito garbiak dira, orain arte onenak izan baitira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo