Hendaiako gose grebatik euroagindua salatzeko deia egin diete hautetsi guztiei
Joera politiko ezberdineko 25 zinegotzik sostengua adierazi zieten atzo gose grebalariei. Parisi euroagindua bertan behera utz dezan exijitzeko eurekin bat egitera deitu zituzten gainerako hautetsiak.
Arantxa MANTEROLA |
Joan den astelehenean gose grebari ekin zioten Irati Tobar, Iker Elizalde eta Xabier Irigoienekin batera, joera politiko ezberdineko 25 zinegotzik agerraldia egin zuten, atzo, Hendaian. Bertatik, dei berezia egin zieten Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako gainerako hautetsiei, haiek ere euroaginduaren aplikazio okerra salatu eta eskubide zibil eta politikoekiko errespetua exijitu dezaten.
Kotte Ezenarro Hendaiako zinegotzi sozialista eta Paueko kontseilari denak argiki berretsi zuen atxilotutako Segiko militanteak eta bereziki bere herrian bizi den Iratik bere babes osoa dutela, eta «adierazpen politikoa oztopatzeko beste helbururik ez duen euroaginduaren aplikazioaren» aurka agertu zen.
Ildo beretik, Yvette Debarbieux Donibane Lohizuneko hautetsi komunistak gogorarazi zuen 2003an jada bere taldeak «arrazoi politikoengatik estradizioak gauzatzeko euroaginduak zekarren arriskua» salatu zuela. Asaldaturik agertu zen «Frantziak ez dituelako jurisdikzio berezien existentzia eta Espainian Poliziak ematen dituen tratu txarrak, batez ere militante independentistei, oinarrizko eskubideen kontrako urraketa larritzat hartzen». «Hau guztia, gainera, ‘giza-eskubideen herrialdean’ gertatzen ari da» gaineratu zuen.
Han eta hemen
Peio Etxeberri-Aintxart ABko zinegotzi donibandarra euroaginduaz txintik esan ez duten hautetsiei zuzendu zitzaien espresuki. Azken garaiotan Afrika iparraldeko hainbat herrialdetan gertatzen ari diren jazoeren harira, askok giza-eskubideen urraketak ozenki salatu dituztela azaldu ostean, «hemen bertan gertatzen» direlarik deus ez esatea deitoratu zuen: «Geometria aldakorreko ikuspegia dago. 5.000 kilometrora gertatzen direlarik, erraz salatzen dira. Alta, eskubideak hemen zangopilatzen direnean isilik geratzea oso larria da. Magrebeko edo Euskal Herriko egoerak konparatu ezin diren arren, demokraziaren printzipio unibertsalak berdinak dira denetan». Horrenbestez, «izan eskuineko, ezkerreko edo abertzale», euroaginduaren prozedurari buruz beren iritzia agertzeko «kuraia» izan dezatela eskatu zien hautetsiei, «aldekoa bada, argudioak emanez eta ados ez badaude, beren jarrera argiki azalduz».
Urruñako zinegotzi abertzale Ixabel Etxeberriak, berriz, «gazte independentistek Ipar Euskal Herrira jotzen badute, tortura saihesteagatik ere» badela nabarmendu zuen, Parisek praktika horiek «babesten» dituela salatu aitzin.
19an, Herriko Etxean
Bestalde, atxilotuak izan ostean Seyssesen espetxeratuta dauden zazpi gazteek ere txandakako gose grebari ekin diotela jakinarazi zuen Iker Elizaldek. Bide batez, datorren larunbatean, 11.00etatik goiti eskubide zibil eta politikoen alde eta euroaginduaren aurka Hendaiako Herriko Etxearen aurrean egingo den elkarretaratzean parte hartzera deitu zuen zinegotzi hendaiarrak.
Hautetsienez gain, atzo elkartasunezko bisitak izan zituzten, besteren artean, LABeko eta EAko ordezkaritzenak.