HILETA-OHARRA
«Jakin» aldizkaria sortu zuen zaldibiarra
GARA | DONOSTIA
Fernado Mendizabal euskaltzain urgazlea herenegun hil zen, Donostian, 76 urte zituela. Bere aldeko hileta atzo arratsaldean izan zen, Atotxako Frantziskotarren parrokian. Zaldibiar hau euskaltzain urgazlea zen, «Jakin» aldizkaria sortu zuenetako bat, urtetan frantziskotarra izana, UZEI elkartean lanean aritua, eta hainbat libururen egilea: «Eusebio Erkiaga», «Lau ebanjelioak», «Hirigintza hiztegia», «Gramatika txikia euskaraz»... Urte askotan UZEI elkartean lan egin zuen eta Udako Euskal Unibertsitatearekin ere kolaboratu zuen.