GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

Ipar Euskal Herrira iritsiko da bihar itzalaldi analogikoa

GARA | DONOSTIA

LTD bidez baino ez da ikusiko bihartik aurrera telebista Ipar Euskal Herrian eta, ondorioz, Euskal Herri osoan. Zenbait tokitara, ordea, zailtasunekin iritsiko da seinalea eta diru laguntzak emango dituzte antena parabolikoak eskuratzeko. Zalantzak argitzeko, www.tousaunumerique.fr atarian begira daiteke. Euskal Telebistaren lehen katea Fransat bidez hartu ahal izango da, 130. katean. Kitorik eta satelite bidezko zerbitzu hau www.mintzaira.fr Euskararen Erakunde Publikoaren webgunera joaz eta bertan izena emanez, edo antena instalatzailearekin harremanetan jarriz lortu ahal izango da. Argibide gehiago nahi izanez gero, gainera, 05-59 31 18 34 telefonoan zehaztapen guztiak emango dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo