Barroso eta Zinkunegi, Osinaldeko finalera
40. Osinalde Sariketaren lehenengo kanporaketa jokatu zen larunbat gauean Gabirian, eta entzuleen artean ezkutuko lanean aritu ziren epaimahaikideen erabakiz, Odei Barrosok eta Nekane Zinkunegik lortu zuten apirilaren 16an jokatuko den finalerako txartela. Aztiri saria, entzuleen gustuko bertsolariak jasotzen duena, Odei Barrosok berak eraman zuen. Larunbat honetan Ordizian jokatuko da bigarren kanporaketa.