GARA > Idatzia > Euskal Herria

Elkarrizketarako eta negoziaziorako deia egin dio Madrili Tasio Erkiziak

p012_f01_213x243.jpg

GARA | OIARTZUN

Arazo politikoak konpontzeko giltzarriak «elkarrizketa eta negoziazioa» direla baieztatu du ezker abertzaleko militante Tasio Erkiziak. Atzo, Oiartzungo plazan mintzatu zen eta Gobernu espainol eta frantsesari jakinarazi zien hori dela gatazka konpontzeko modu bakarra; «gainontzeko moduek gatazka eta sufrimendua luzatu besterik ez dute egiten», nabarmendu zuen.

Aritxulegin eusko gudariak omendu ostean egin zituen adierazpen hauek, ezker abertzaleak antolatutako ekitaldian. Hamarkada hauetan hil direnentzat izan ziren lehen hitzak, Erkiziaren aburuz, egun bizi dugun egoera «borrokaren ondorio» izan dela mahaigaineratuz. Preso eta iheslariak ere gogoan izan zituen eta abian den prozesuan euren parte hartzea ezinbestekoa dela esan zuen.

Sorturen ilegalizazioa ere izan zuen hizpide eta oso haserre agertu zen. Haren aburuz, Estatu espainolaren «izaera antidemokratikoa nabarmen baino nabarmenago gelditu da, baita botere banaketa eza ere».

Alta, ezker abertzalearen alderdi berria «bihar ez bada, etzi» legalizatu beharko dutela uste du Erkiziak, «Gobernu espainolak amore eman beharko du», gaineratu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo