Pasaiako badiako sarraskia argitzeko eskatu dute asteburuan, Azpeitian
GARA
Hogeita zazpi urte geroago, Pasaiako badiako sarraskia argitzeko eskaera egin dute Azpeitian. Larunbatean, manifestazioa egin zuten herriko kaleetan, eta Poliziak tirokatuta hil zirenei omenaldia eskaini zieten euren oroigarria dagoen txokoan; hildako lauretatik bi azpeitiarrak ziren. Trikitilari eta bertsolariekin batera egin zuten omenaldia, eta ondoren bertso-poteoan zeharkatu zituzten herriko kaleak.
1984ko martxoan Polizia espainolak tiroz josi zituen Pasaian Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide: Jose Maria Izura Pelu, Rafael Delas Txapas, Pedro Maria Isart Pelitxo eta Dionisio Aizpuru Kurro, azken biak azpeitiarrak eta beste biak iruindarrak.
Euskal Herriko historia garaikideko gertaerarik ilunenetarikoa bihurtu da. Mende laurden geroago oraindik ez dira gertaerak argitu, ezta arduradunak identifikatu ere.