GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Eñaut Agirre, Maddalen Olabide eta Miguel Legarra Medikuntza euskaldundu! ekimena

Medikuntza euskaraz, modu serioan ekin

Gutun hau sinatzen dugunok, medikuntza euskaraz ikasiko genuelakoan matrikulatu ginen EHUn. 17 urte luze pasa dira euskarazko lehen ikasleak heldu zirenetik eta egun, tamalez, ez dugu ikasketa guztiak euskaraz egiteko aukerarik izango.

Urteak pasa arren, ez da 2. zikloan aurrerapauso nabarmenik eman, ospitaleetako irakasgaietan euskarak duen presentzia oso eskasa baita oraindik. Ez hori bakarrik, EHUk guk euskaraz ikasteko egindako hautua betetzeko borondaterik ez duela argi geratu da, orain artekoan behintzat.

Hitz polit eta hutsalak alboratzeko garaia da, osasun sistema euskalduntze bidean oinarri eta mugarri hezkuntzak izan behar duelako, EHUn euskalduntzeari modu serioan ekiteko ordua heldua da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo