GARA > Idatzia > Kultura

PEN CLUBA

WIPC, idazle kartzelatuen oihartzuna Bruselako karriketan entzungai

International Pen Clubeko WIPC Batzordeak (Idazle Espetxeratuen Batzordea) Brusela hautatu du bere aurtengo batzar nagusia egiteko topaleku. Europako hiriburuan bertan, lau egunez bildu dira mundu osoko idazleak KVS Theatre antzokian, Bruselako Red Zonen. Azken urteotan gero eta gehiago dira WIPC Batzordeak aztergai dituen kasuak: 2009tik 20010eko abendura, mila kasu berri izan ditu Batzordeak (espetxeratutako idazleak eta 56 hildako). Horrez gain, Rapid Action Alerts (Alerta Azkarreko Ekimenak) delakoetan, ehun kasu kudeatu ditu Pen Clubeko WIPC Batzordeak urte osoan. Euskal PEN Klubeko ordezkaritzak ere bere urteroko proiektuen berri eman zuen pasa den larunbatean bertan, eta bi kasu aipatu zituen batez ere Hasier Rekondok, euskal idazleen ordezkariak: Teresa Toda Zuzendaritza Batzordeko kideak kartzelan bizi duen egoera eta Kurdistango idazleak jasaten ari diren errepresioa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo