GARA > Idatzia > Kultura

KILOMETROAK 2011

Teknologia berriak, herri mugimenduak eta euskara, Azpeitian aztergai

«Herriak euskaraz: Klik!» titulupean, Azpeitiko Ikasberri ikastolak eta Ikastolen Elkarteak antolaturiko mahai-inguru zikloari hasiera emango diote gaur arratsaldean. «Teknologia eta sarea: euskara gazteak eta hezkuntza» izango dute hizpide Iratxe Esnaola eta Oihan Odriozola informatika ingeniariek, Josu Azpillaga ingeniariak eta Joxi Imaz soziologoak. Moderatzailea, Garbiñe Bereziartua, Euskal Herriko Unibertsitatekoa. Bihar «Herri mugimenduak: gaurko egoera eta etor daitekeena» gaiari buruz mintzatzeko Enekoitz Esnaola (Uztarria kultur koordinakundearen sortzaileetakoa), Hur Gorostiaga (Seaskako zuzendaria), Karmele Artetxe (Udako Euskal Unibertsitateko lehendakaria) eta Mertxe Mugika (AEK-ko koordinatzaile nagusia) elkartuko dituzte, eta Ibar Arregi arduratuko delarik moderatzaile lanaz. Ostegunean, Azpeitiko euskararen egoeraz hitz egiteko, Estitxu Elduaien kazetaria, Imanol Lazkano eta Jokin Uranga bertsolariak eta Pako Aristi idazlea elkartuko dira. Hitzordu guztiak 19.00etan, San Agustin Kulturgunean. Urrian Azpeitian egitekotan diren Kilometroak 2011ri begira prestatu duten egitarauaren barruan daude mahai-inguru hauek guztiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo