GARA > Idatzia > Kirolak> Gipuzkoa Basket

SASKIBALOIA Gipuzkoa Basketen porrota Alacanten

Mesedeak egiten parekorik ez dute donostiarrek

Mailari eusteko aukera bikaina galdu zuten beste behin Pablo Lasorenek. Hirugarren laurdenean hautsi zen dema, 12-0eko partzial baten ondoren.

p042_f01.jpg

ALACANT 87
LAGUN ARO GBC 76

Arnaitz GORRITI

Lagunak eta mesedeak egiten parekorik ez dauka Lagun Aro Gipuzkoa Basketek. Mailari eustea bermaturik izango luke Alacant gainditu izan balu, baina atzo ere galtzaile atera zen eta, bide batez, ACB Ligan jarraitzeko ezinbesteko arnasa oparitu zion Txus Vidorretak zuzentzen duen taldeari. Indautxuko entrenatzaileak garagardoren bat hartzera gonbidatu beharko luke Pablo Laso...

Partida polita eskaini zuten talde biek atzo eguerdian. Hirugarren laurdeneko amaiera aldera arte oso parekatua gainera. Alabaina, donostiarrak ziplo behera etorri ziren 59-57 atzetik zirelarik. Une horretan Txus Vidorretak hutsartea eskatu zuen, ez baitzuen bere taldeak abantaila handitzea lortzen. Gipuzkoarrek, Pankoren jaurtiketei eta Doblasen erasoko erreboteei esker, Alacanti itsatsita jarraitzen zuten, eta buruz buru nahiz 2-3 zonakako defentsen bidez lanak ematen zizkieten aurkariei.

Vidorretaren hutsartea ongi baino hobeto profitatu zuten bere jokalariek. Minutu pare baten buruan 12-0eko partziala lortu zuten. Defentsako errebotea lotu egin zuten mediterranearrek, eta erasoan Heurtel-ek hartu zuen aurreneko zatian Hasbrouck-ek izandako saskiratzeko ardura. Estatubatuarra falten erruz aulkian zegoela, antolatzaile frantsesak nahi bezain erraz aurkitu zuen saskirako bidea.

Donostiarren artean, berriz, kaosa nagusitu zen. Faltak zirela-eta, Alfonso Sanchez, Uriz eta Mirallesek behar baino minutu gehiago eman zituzten aulkian. Bada, Salgadok, Baronek eta Doblasek, behar baino gehiago jokatu zuten. Santutxuko antolatzaileak nozitu zuen larregizko denbora honen zama. Erasoan Popovic, Hasbrouck, Llompart eta Heurtel gainditu behar zituen, eta atzean lau horien aurrean sufritzea zegokion. Salgado nekatu zelarik, Vidorretarenek zuloa hantxe aurkitu zuten, baita azken laurdenean lasai jokatzeko modua ere.

Beti atzetik

Aipatu une kritikoa iritsi arte eusten asmatu zuen behintzat Gipuzkoa Basketek. Hasteko 0-5 aurreratu bazen ere, atzoko neurketan beti atzetik ibiltzea tokatuko zela garbi geratu zen berehala, Hasbrouck-en eskutik 9-5 jarri baitziren etxekoak.

Kanpotik Alacant nagusi zen, beronen jokalari txikiek baloia ongi mugitu eta egoki jaurti zezaketelako. Donostiarrek Andy Pankoren bitartez erantzuteaz gain, erasoko errebotean zuten beren arma nagusia. Dena dela, ekimena Vidorretaren mutilena zen beti, nahiz eta Rancik edo Doellman bezalako jokalariak beren mailaren azpitik aritu.

Domen Lorbek eta Baron kantxaratu zirelarik pixka bat piztu ziren Lasorenak. Doblasek uztaipean min ematen jarraitzen zuen, eta aipatu bi hegalekoen laguntzaz eta Salgadoren gidaritza onaz, atsedenaldira aurretik iristear izan ziren: 43-44. Hasbrouck-ek, aldiz, 45-44 jarri zuen markagailua azken segundoan saskiratuta. Esateko asko geratzen zen oraindik.

Erreboterik ez, partidarik ez

Heurtel gogor hasi zen hirugarren laurdenetik aurrera. Vidorretak donostiarren 2-3 zonakako defentsa apurtzen asmatu zuen eta antolatzaile frantsesaren eskutik 55-48 aldendu ziren etxekoak.

Gipuzkoa Basket ez zegoen etsitzeko, ordea, eta laurdenaren amaiera aldera bertan zen ostera ere, Doblasek De Miguel lurrera bota eta, jendearen txistu artean, saskiratze erraz bat lortu ondoren.

Okerrena pasa zela zirudien, baina oraindik etortzeko zegoen. Errebotea itxi egin zuen Alacantek, Andriuskevicius eta Stojic-en bidez, eta Salgado ito arte defentsa gogortu zuen. Erasoan, berriz, aipatu 12-0eko partzialaz agur esan zion Gipuzkoa Basketi, 10 puntuz azpiko muga gainditu ezinik egon baitzen azken laurden osoan, maila bermatzeko abagune paregabea alferrik galduz.

seigarren porrota

Atzokoa donostiarrek jarraian jaso duten seigarren porrota izan zen, bigarren itzuli oso txar baten erakusgarri. Etxetik kanpo, berriz, abenduaren 18tik hona irabazi ezinik jarraitzen dute Lasorenek.

salgado, itota

Falta pertsonalen erruz, Urizek behar baino gutxiago jokatu zuen, eta Salgadok behar baino gehiago. Alacantek bapo aprobetxatu zuen egoera hori, Santutxukoa ito eta behin betiko abantaila hartu ahal izateko.

Un calendario donde sólo Granada y CAI Zaragoza son asequibles

Lagun Aro GBC debe sumar alguna victoria en las seis jornadas que restan, no vayan a acercarse demasiado Menorca y Granada.

Los de Pablo Laso han de visitar «La Roca» grancanaria, el Palau Blaugrana y Zurbano. No parece, pues, que sus triunfos vayan a venir de fuera de casa.

Pero el próximo rival que visita el Donostia 2016 Arena, el sábado que viene a las 20.00, es un Unicaja al alza, que lleva cinco triunfos seguidos. Por ende, las citas ante Granada, el domingo 24, y CAI Zaragoza -que está cuajando una espectacular segunda vuelta-, el 4 de mayo, se antojan vitales, puesto que parecen los únicos asequibles.  A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo