GARA > Idatzia > Euskal Herria

Selektibitatea euskaraz egiteko eskatu dute Baionako Etxepare lizeoko ikasleek

p017_f02.jpg

Arantxa MANTEROLA

Bernat Etxepare lizeoko 120 ikaslek eskaera ofiziala igorri diote Bordeleko Errektoretzari aurrerantzean «baxoaren» azterketa (selektibitatea) euskaraz egiteko aukera izan dezaten.

Estatu frantseseko hezkuntza sistemak hala aginduta, aurten berrogeita hamar bat ikaslek egingo dute azterketa hori frantsesez.

Orain, Historia eta Geografia etsaminak euskaraz egin daitezke eta gainerako ikasgaietan ere horrela izatea aldarrikatu dute, besteren artean, azterketa frantsesez egin beharrak «eragozpen erantsia» sorrarazten dielako edota ikasketak euskaraz egiten dituztenez, azterketa hori ere aiseago egingo luketelako.

Frantsesez egiteko derrigortasunak, gainera, lizeoko azken urteetan euskara «baztertzeko» joera bultzatzen duela diote. Horrez gain, nazioartean herri autoktonoei aitortutako hizkuntz eta kultur eskubideetan oinarritu dute eskaera.

Eskaerarekin bat

Etxepareko administrazio kontseiluak, Seaskakoak, EHEk eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak ere Baionako lizeoko ikasleen eskakizuna babestu dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo