ETNOLOGIA
Daniel Rementeriaren lanak irabazi du aurtengo Jose Miguel Barandiaran Beka
«Análisis etnológico de los paisajes culturales de Busturialdea: Antropología, cultura y paisaje» izena du aurtengo Jose Miguel Barandiaran Bekaren lan irabazleak. Daniel Rementeria Arruzak egina da eta aho batez erabaki zuen epaimahaiak astelehenean saria berari ematea. Jose Miguel Barandiaran Fundazioak 1980an eratu zituen beka hauek, etnografia eta arkeologia gaietako ikerlan berriak babestearren. Etnologia zen aurtengo gaia.