HITZARMENA
Gipuzkoako Aldundiak eta Elhuyarrek ikerketa-gune bat sortzea aztertuko dute
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Jose Maria Rodriguez Elhuyar Fundazioko lehendakariak hitzarmena sinatu zuten atzo, hizkuntzen industriarako ikerketa-gune bat sortzeko bideragarritasuna aztertuko duen proiektu batean lankidetzan aritzeko. Krisiaren aurkako 2011ko Planaren bidez, Gipuzkoako Aldundiak 150.000 euroko ekarpena egingo du Elhuyar Fundazioak azterketa hori egin dezan eta hizkuntzaren tratamenduan, besteak beste, ikerketa eta teknologien garapena sustatu ditzan. Proiektu hau gipuzkoarrentzat estrategikoa dela nabarmendu zuten.