GARA > Idatzia > Ekonomia

Europak hartzen dituen «neurri murriztaileak» salatu dituzte Hendaian

A.M. | HENDAIA

Sindikatuen Konfederazio Europarrean (CES) dauden hainbat sindikatuk deituta, 120 bat langilek elkarretaratzea egin zuten, atzo goizean, Hendaia eta Irunen arteko zubian.

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroek (Ecofin) gaur egingo duten bilkuraren karietara, Budapesten egitekotan diren manifestazioaren atariko mobilizazioa izan zen atzokoa.

Europako instituzioek «langileengan sekulako eragina duten neurri murriztaileak eta austeritate politikak» bultzatzen dituztela salatu zuten Akitaniako CGT, CFDT, UNSA eta CFTCko dozenaka afiliatuek, eta EAE, Nafarroa eta Aragoiko UGT eta CCOOekoek. Euroaren aldeko Itunak «prekarietate eta langabezia gehiago» besterik ez duela ekarriko esan zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo