GARA > Idatzia > Kultura

Estibalitz EZKERRA Literatur kritikaria

Mer-Khamisen heriotza

The Guardian» egunkariaren bidez iritsi zitzaidan albistea. Juliano Mer-Khamis aktore eta antzerki zuzendaria ezezagun batzuek tirokatuta hil zen iragan astean. Jatorriz israeldarra zen Mer-Khamis eta duela urte batzuetatik antzerki tailer bat zuzentzen zuen Jeninen, palestinar errefuxiatu zelaian. Israeldar eta palestinarren artean konponbide baketsua lortzearen alde egindako lanagatik mehatxu ugari jaso zituen Mer-Khamisek, baina horrek ez zuen behin ere kikildu. Tamalez, igandean ezezagun batzuek mehatxuak praktikara eraman zituzten.

Mer-Khamisen hiltzaileen nortasunari buruz gauza handirik ez zuen esaten «The Guardian»ek, ezta nazioarteko komunikabide ezkertiarrek edo ezkerrera jotzen dutenek ere. AEBekin lotura duten berri agentziek, ordea, hasieratik aipatu zuten palestinar erradikalek hil zutela Mer-Khamis.

Mer-Khamisen albistea jaso nuen egun berean Judith Butlerrek «Guernica» aldizkari digitalari eskainitako elkarrizketa aipatu zidan lagun batek.

Bertan, UC Berkeleyko irakasleak zera esaten zuen, «hainbat liberalek, muturreko demokratek, ezkertiarrek, sozialistek eta aurrerakoiek kolonizazioari eta legez kanpoko okupazioari kontra egiteko, munduko edozein tokitan jazotzen ari diren arrazakeria kasuak salatzeko prest daude, baina ez dute inoiz Israel aipatuko, hartaz hitz egiten badute antisemitatzat joko dituztela beldur baitira. Geure buruei galdetu behar diegu zerk eraman gaituen pentsamolde eta politika hertsi honetara, zergatik uste du munduak naziek juduen kontra egindako ekintzengatik ordaindu behar dutela palestinarrek».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo