GARA > Idatzia > Kultura

SARE SOZIALA

«BandaBeat», musikan ere euskarazko eduki digitalak sustatzeko sarea

Bizkaiko Aldundiak eta Azkue Fundazioak euskara eta euskarazko eduki digitalak sustatzeko proposamen berria abiarazi dute: www.bandabeat.com. Hain zuzen ere, sare sozial berri bat, euskara eta kultura-edukiak modu berritzailean sustatzeko asmoz sortua, betiere musika izango duena ardatz. Proposamen berriak MySpace eta Last.fm sareei arrakasta eman dieten printzipioak bereganatzen ditu, baina euskara mundu osoan bultzatzeko eta Euskal Herriaz harantzago heltzeko egokitu ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo