GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Iker Aranburu 2011/4/8

Hiru bai, lau auskalo

berria

Klonk. Dominoaren hirugarren pieza erori da. Aurretik Greziako eta Irlandako gobernuek egin bezala, merkatuen aurkako borroka galdu du Portugalgoak ere. Gidoia, antzekoa: Atenasko eta Dublingo gobernuek bezainbesteko indarrarekin gezurtatu du Lisboakoak laguntza behar zuenik... azkenean irentsi behar izateko. Eta aurrekoetan bezala esango zaigu orain gerrikoa estutu beharko dutela portugesek. Zertan aritu dira bada azkenaldian? Ez al da estutzea funtzionarioen soldatak jaistea, zergak igotzea, inbertsioak geratzea... Portugal saiatu da austeritatearen sendagaia txukun-txukun hartzen, baina ez dio askorako balio izan. Grezia eta Irlandako kasuei begiratuta, oraingo antibiotikoak funtzionatuko duen ere ez da segurua.

Behin pieza bat erorita, orain kolokan dabilen hurrengoaren bila hasiko gara denak. Duela hilabete batzuk garbi zegoen hautagaia: Espainia. Gaur egun, ez hainbeste. Zapatero hilotz politikoa izatera eraman duten neurriek ondorio lasaigarriak izan dituzte merkatuetan. Baina ikusteko dago noiz arte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo