GARA > Idatzia > Ekonomia

«Salmenta zuzenari esker, argi izpi bat ikusten hasi gara»

p024_f02.jpg

Iñaki Lazarobaster

Gipuzkoako EHNE-ko Lehendakaria

Iñaki Lazarobaster elgoibartarrak jarraituko du Gipuzkoako EHNEko lehendakari izaten, baina oraingo honetan zuzendaritzakide berriekin.

Zeintzuk dira zuzendaritza berriarentzat eginkizunik premiazkoenak?

Sektorea biziberritu behar dugula esaten ari gara eta, horretarako, baserritarron arteko eztabaida prozesua zabaldu behar dugu, nekazaritzaren eredua zehaztu eta hortik ondorioak ateratzeko.

Zein da, une honetan, nekazaritza sektorearen egoera Gipuzkoan?

Lanpostuei dagokienez, urtero %5eko galera dago. Hala ere, nolabaiteko inboluzioa gertatzen ari da, albo batera geratzen hasi baita azken hiru hamarkadetako joera intentsibista eta lurrari lotutako ereduak nagusitzen hasi direlako, sektorera hurbiltzen ari den gazte jendeari esker.

Ekoizpen eredu berri horien ezaugarri nagusiak zeintzuk dira?

Guretzat garrantzi handia du merkaturatze sistemak, hau da, herritarrari gure ekoizpena ahalik eta modurik zuzenenean helarazteak. Gipuzkoan hogeita hamar kontsumo talde inguru jarri dira martxan azken hilabeteetan eta bide horretan sakondu nahi genuke.

Salmenta zuzenarekin prezio duinak lortu al daitezke?

Bai. Industriarekin lan egiten duten baserritarrek ez dute erabakitzeko ahalmenik, eta besteek jartzen dituzten prezioetara makurtu behar dute. Salmenta zuzenarekin, ordea, autonomia maila handiagoa daukagu eta bide horretan argi izpi bat ikusten dugu. Hala ere, industriari saltzen dioten baserritarren alde ere lan egiten jarraituko dugu, prezio duinak eskuratu ditzaten. J.S.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo