Amarika Asanbladak kultura zain dezatela eskatu die alderdi politikoei
Amarika Asanbladak kultur proiektuek dituzten mehatxuei buruz ko prentsa oharra plazaratu zuen atzo. Agiri horretan, kultura gutxika garatzen eta finkatzen den tren batekin alderatu zuten. Gainera, alderdi politikoek egiten duten erabilera salatu zuten hauteskunde bakoitzean proiektu berriak hasten baitituzte aurrekoak lantzen jarraitu ordez. «Kultura ez da fordismo berri bat ezartzeko fabrika bat. Edozein ahaleginek denbora behar du garatzeko eta finkatzeko. Eta ezin dugu kultura alorreko arazoak ekonomialari batek konpon ditzan espero».