GARA > Idatzia > Euskal Herria

JON ANZA

Igandean omenduko dute Urruñan, desagerpenaren bigarren urteurrenean

Datorren astelehenean beteko dira bi urte Jon Anza desagertu zenetik. Horren karietara eta gertatutakoaren inguruan egia osoa egin dadila aldarrikatzeko, Anza Kolektiboak hainbat ekimen antolatu ditu iganderako. Hasteko, lurperatuta dagoen herrian omenaldia eskainiko diote 11.00etatik goiti. Ondoren, 14.00etan, herri bazkaria egingo da Urruñako Berttoli elkartean. Txartelak Pausuko Xaia tabernan eta Ziburuko Tanan daude salgai, 25 euroan. (0033) 559 20 76 10 telefonora deituz ere erreserbatu daitezke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo