GARA > Idatzia > Euskal Herria

ZOKOAKO ELIZAN

Hemezortzigarrenez, presoekiko elkartasunezko gaualdia, ostiralean

Urtero legez, Mikel Epalza Zokoako apaizaren inguruan, presoei eta bere senideei elkartasuna adierazteko gaualdia antolatu da elizan datorren ostiralean, arratsaldeko zazpietatik goiti. «Presoen lekukotasunak, euren bizi baldintza txarrak eta lagun eta familien oinazeak gogo-bihotzetan» izango dituzte. Zelebrazio labur baten ondotik, jatordu arin batean, solasean eta kantuan amaituko da hemezortzigarrenez egingo duten gaualdia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo