GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Binakako Txapelketa

Etxenagusia, ordezko finalistaren lan eskergabea

1990. urtean gripeak jota zegoen Maiz II.a ordezkatu behar izan zuen aspaldiko finalik tristeenean.

p045_f01.jpg

Jon ORMAZABAL

Joxemari Etxenagusia pilotari ohi errezildarra da, ezbairik gabe, egun Mikel Beroizen burutik pasa daitezkeen burutazioak hobekien ezagutu eta uler ditzakeena. Binakako finalen historian, bera da, uhartearraren aurretik, lagun bat ordezkatu behar izan duen pilotari bakarra, egungoa baino egoera askoz larriagoan gainera.

1990. urteko udaberrian, «partida baino bi edo hiru egun lehenago etxera bila etorri zitzaizkidan, Antxon Maiz gripeak jota zegoela eta finalean bere ordez jokatu behar nuela esanaz», adierazi zion GARAri atzo atzelari ohiak. Bergara II.aren bizkarra zaindu behar zuen, txapeldun irten ziren Retegi II.aren eta Errandonearen aurka.

Errezildarraren erantzuna berehalakoa izan zen, bera ere ez zegoela ondo eta ez zuela jokatuko. Etxenagusiak ia urtebete zeraman kantxetatik kanpo, gaixotasun larri batek jota, eta ez zuen bere burua final bat jokatzeko gai ikusten. «Osatu eta gero, partida pare bat jokatuta nintzen eta argi utzi nien ez nengoela jokatzeko moduan, ez nuen nire burua gai ikusten, baina jokatu beharra nuela eta jokatu beharra nuela, eta azkenean, Atanon egon behar izan nuen», adierazi zuen.

Zoritxarrez, Etxenagusiak arrazoi zuen eta Donostian jokatutako finala sekula jokatu den tristeenetako bat izan zen, hiru tanto baino ez baitzituzten egin txapeldunordeek. «Nik ezin nuen ondo egon, erritmoa hartu gabe nintzen, gero ere sekula ez nuen berreskuratu. Baina bi partida-edo jokatuta nengoen eta nola egongo nintzen ba ondo? Nire %20-%40ra ere ez nintzen-eta egongo. Aurreneko bost tantoetan-edo eutsi nion, baina gero lehertu egin nintzen».

Atzerapenaren alde

Gaur egungo egoerari erreparatuta, Etxenagusiak oso argi du Beroizen egoera oso desberdina dela. Uhartearrak berak bere garaian eskaintzen ez zituen bermeak ematen dituela oso argi dauka, eta ziur dago maila ona emango duela, «baina ez da hori kontua. Barriolak ez zuen merezi finaletik kanpo geratzea, txapelketa osoan zehar halako lana egin eta gero. Astebete edo hamar egunengatik, merezi zuen atzerapena ematea».

Ondo daki, gainera, Aspeko atzelari gazteari jarri dioten papera ere ez dela batere erraza, nahiz eta final bat jokatzeko aukera ematen dion. «Azken batean, nik ez nuen azkenera arte jokatu eta, irabazi banu, ez zen txapelketa ona egin nuelako nire meritua izango. Orduan ere Maizek merezi zuen finala jokatzea eta atzeratu egin behar zuten, hamabost egunetan gripea pasa eta sendatuta egongo zen eta berak jokatu behar zuen», aitortu zuen.

Azkenaldiko final gehienak pilotalekuan zuzenean ikusi dituen arren, oraindik ez daki ziur igandean Bilboko Bizkaian egongo ote den, Barriolarekin gertatu denak ilusioa kendu baitio eta etxekoekin oporretara joango da agian. «Pena handia ematen dit, Barriola horren pilotari fin eta prestua izanda, finalik gabe utzi izanak. Profesional handia izan da, finalerako sailkatuta egonda, finalerdietako ligaxkako azken partidan ez jokatzea zuen onena, ez baitzuen ezer jokoan, baina zuzen jokatu zuen eta begira orain nola dagoen».

etxera bila

Finala baino hiru egun lehenago etxera bila joan zitzaizkion Maiz ordezkatu behar zuela esanaz. Berak, ondo ez zegoela-eta, ez zuen jokatu nahi izan, baina jokatzera behartu zuten.

PEnatua

Abel Barriolak orain eta bere garaian ordezkatu zuen Antxon Maizek finala jokatzea merezi zutela uste du Errezilgo atzelari ohiak.

«Barriola, otra vez campeón»

La decisión de la LEP.M de no conceder a Barriola una semana de aplazamiento para que pueda disputar la final del Parejas ha creado una ola de solidaridad hacia el de Leitza dentro del mundo pelotazale. Un rival directo como Aimar Olaizola fue el primero en posicionarse a favor de que el de Leitza tuviera ese tiempo para recuperarse y ayer fueron varios los que se pronunciaron en este mismo sentido.

Fernando Goñi, un asiduo de las redes sociales y de las herramientas 2.o, escribió ayer mismo en su blog un texto en el que viene a decir que, «por su gran comportamiento, aunque no se haya jugado la final, el Parejas ya tiene un txapeldun», que no es otro que Abel Barriola.

El tres veces campeón de este torneo, Óscar Lasa, calificó la decisión de no conceder el aplazamiento de «auténtica chapuza» en declaraciones a Euskadi Irratia. En el mismo medio, Ladis Galarza se mostró sorprendido por la decisión tomada por la LEP.M y señaló que Barriola «por una semana o diez días, se merece jugar la final». J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo