GARA > Idatzia > Kultura

Beasain, Oņati eta Urnietako argazkiak sarean erabilgarri

Beasain, Oņati eta Urnietako udalen argazki funtsak eskuragarri jarri ditu www.guregipuzkoa.net atariak. 2010eko udaberrian abiatutako ekimenak Ondare Zuzendaritzaren 35.000 irudi eta Donostiako 5.000 postal zahar ere digitalizatu ditu, jada 120.000 irudi bilduz.
p040_f01_148x99.jpg

GARA | DONOSTIA

Iazko ekainean Kutxak eta Aranzadi elkarteak egin bezala, eta azaroan Hondarribia, Zestoa eta Zaldibiako udalek egin bezala, Beasain, Oņati eta Urnietako udalek ere euren argazki funtsak sarean erabilgarri jarri dituzte www.guregipuzkoa.net irudi ondarearen atarian. Beasaingo Udalaren 5.702 irudi, Oņatiko Udalaren 8.000 eta Urnietako Udalaren 11.000 dira kasu honetan digitalizatu dituztenak, eta dagoeneko 120.000 irudi inguru biltzen ditu atariak. Gipuzkoako udalen irudien digitalizazio lana, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Ikaskuntzaren arteko elkarlanerako hitzarmen baten bidez ari da gauzatzen; Ģudalek honelako ezohiko lanak egiteko izan ohi dituzten zailtasunen jakitunģ, azaldu du Aldundiak.

Beasaingo bilduman, hainbat herritarrek udalari utzitako irudiak, Javier Jauregui argazkilariak herriko baserriei 80ko hamarkadan ateratakoak, hainbat Udazken Kulturaletako ekimenak, CAF fabrikako argazkiak edo 1983. urteko uholdeetako irudiak daude ikusgai, besteak beste.

Oņatiko kasuan, bestalde, batez ere Jesus Mari Arzuaga eta Pedro Luis Ormazabal argazkilariengandik jasotako irudiak topa daitezke. XX. mendearen erdialdetik aurrera jazotako gertakizun garrantzitsuenak biltzen dira. Besteak beste, 1981ean Realak liga irabazi ondoren jokalariek Arantzazura egindako bisita, Zahor txokolate fabrika eta txirrindulari lasterketak.

Bukatzeko, Urnietako argazkietan, 80ko hamarkadaren bukaeran Luis Mari Zalduaren zuzendaritzapean herriko baserri gehienei egindako argazkiak daude. Azken hogei urteotako bildumaren zati handiena, berriz, udaleko langileen argazkien bidez pilatzen joan dena da; dohaintzak, San Migeletako argazki rallyak, Peio Ruiz edo Jose Antonio Torres bezalako profesionalen argazki erreportajeak daude.

Hiru udalerrietako ekarpenaz gain, Foru Aldundiak Ondare Zuzendaritzaren 35.000 argazki eta Donostiako postal zaharren funtsa ere jarri ditu eskuragarri; 5.000 postal, hain zuzen ere.

Argazki gehienen hedapena bermatze aldera, udalak Creative Commons BY-SA baimenaren alde egiten saiatu dira.

ARGAZKI BILTEGIA

Atariaren funtzio nagusia mota guztietako argazkien biltegi eta erakusleiho izatea da. Dagoeneko 12.000 iruditik gora biltzen ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo