Sarako Idazleen Biltzarra
«Afrikan, Euskal Herrian bezala, sorginek zorte txarra botatzen dutela esaten da»
Xipri ARBELBIDE I Idazlea
Nafarroa Behereko Heletan sortu zen 1934. urtean Xipri Arbelbide. Geroztik toki askotan ibili da, besteak beste hamabi urtez Boli Kostan. Hogei bat liburu kaleratuak ditu, gehienbat saiakerak. Azken urteotan argitaratuak dituen liburuen artean daude “Zoriona”, “Xuri gorriak” eta “Requiem”.
A.B. |
Xipri Arbelbide apezak hamabi urte igaro zituen Boli Kostan misiolari bezala. Bertan bizitako esperientzien artean bertako sorginkeria ezagutzeko aukera izan zuen. Senperen izandako sorginen inguruko auziak iaz handizki aipatuak izan zirela-eta, Xipri Arbelbide ospakizun horretaz baliatu da “Sorginak lehen eta orain, Afrikan eta hemen” liburua landu eta Elkar argitaletxearekin kaleratzeko. Atzo, Sarako Idazleen Biltzarrean egon zen idazlea eta publikoki bere azken liburua aurkezteko aukera izan zuen. Arbelbidek liburuan jorratzen duen ez ohizko gai horrek arrakasta ukan zuen atzo, Saran. Bere esanetan, sorginak ez dira sekulan izan, sinesmen bat baizik ez da.
«Sorgiñak, lehen eta orain. Afrikan eta hemen» liburua kaleratu berri duzu Elkar argitaletxearekin. Zergatik erabaki duzu gai hori lantzea?
Iaz Senperen De Lancreren auziak gertatu zirela 400 urte bete zirela-eta, gai hori modan jarri da, eta hainbat ekitaldi antolatu dira. Garai horretako egoera politikoa, duela lau mende legeak zer-nolakoak ziren, lihoa nola lantzen zen edo euskara zer egoeratan zegoen aipatua izan da. Liburuak idatzi dira ere, baina, nehork ez du aipatu zer den sorgina eta sorginkeria. Afrikan apez gisa lanean aritu naizelarik ezagutu ditut sorginak eta sorginkeria. Hango eta hemengo sorginak berdinak dira. Afrikan, Euskal Herrian bezala, sorginek zorte gaiztoa botatzen dutela esaten da.
Nola gauzatu zen zure lehen harremana Afrikako «sorginkeriarekin», eta, nola bururatu zaizu Euskal Herriko egoerarekin lotura egiteko ideia?
Boli Kostara joan nintzelarik, ez zidaten aipatu sorginkeria bazegoenik. Bingervilleko seminarioan irakasten nintzela, jada Boli Kostan bi hilabete emanak nituenean, mutil bat hurbildu zitzaidan norbaitek so egin zuela erranez. Aipamen hori bitxia egin zitzaidan, eta, gure herrian aipatzen ziren “begi gaixtoa” edo “deabrua sar balakio” bezalako kontuez gogoratu nintzen. Duela hamabi urte, gisa berean, Euskal Herrian ezagun bat bere semearekin ibiltzen ari zela, so egin zion emakume batek bitxiki. Hori gertatu eta biharamunean semea bat-batean hil zen. Bikote hori ziur zegoen emakume horrek, so eginez, zorte txarra bota ziola. De Lancrek izenpeturik geratzen zaigun galdeketa txosten bakarrean aipatzen du ez zituela sorginak parez pare begiratzen, hori eginez zorte txarra botako ziotela uste baitzuen. Irakurtzen diren testuetan, mendez-mende, sorginkeriaren bidez, gizaki gisa esplikatzen ahal ez diren gauzak adieraziak izan direla agertzen da.
Bi urte eman dituzu liburua idazteko. Luzea izan da, eta zure erranen arabera, denbora asko pasa duzu lantzen eta ikertzen. Nola landu duzu zuzen liburua?
Hainbat atalez osatuta da liburua. Nire xede nagusia sorginkeria zer den aipatzea da, eta, horretarako, lehenago idatziak izan diren hainbat testuetan oinarritzen naiz, baita Afrikan bizi izandako esperientziez ere. Katixima eta liburu zahar ofizialek sorginkeriaz zer erraten duten ikertu dut. Lehenago ez zen bekatu sorginak bazirela sinestea, baina bai beraiengana joatea. Liburu horiek ez zuketen sorginkeria aipatuko herritarrek sinesten ez bazuten. Afrikaz eta sorginez idatzi diren testuak zeharkatzeaz gain, azken atal batean XXI. mende honetan diren sorginak aipatzen ditut ere.
Beraz, hainbeste liburu ikertu eta irakurri ondoren, zein da zure ikuspegia? Zer dira sorginak?
Nire ustez ez da sorginik, eta ez dira sekulan izan. Jende batzuk beste herritar batzuk sorgintzat dauzkate, besterik ez. Sinesmen bat da. Bada horrek edo beste hark zorte txarra bota diola uste duen jendea, baina sinetsi besterik ez du egiten.
Eta sendabelarrak baliatzen dituztenak...
Sorginen multzoan sartuak izan dira ere belargileak. Belargileek daukatena jakitate bat da eta ez sorginkeria. Mundua beste era batez ikusten dutenentzako bizi dira sorginak.
Liburu berri horrekin batera, Afrikako bi fetitxerekin hurbildu zara Sarara. Bi horien argazkia azaltzen duzu ere liburuan. Badute zerikusia sorginekin Boli Kostan ukan duzun esperientziarekin ?
Afrikan nintzela, meza eman ondoren, emakume batek bere etxera gomitatu ninduen. Hurbildu nintzelarik, bi fetitxe erakutsi eta eman nahi zizkidan. Fetitxe horiek hartzeko dirua eman nahi zidan ere. Ez nuen ulertzen zergatik ematen zidan hori. Ez nuen dirua onartu nahi, baina, azkenean eman egin zidan. Ondotik erran zidaten fetitxe horiek hartuz berari bota zioten zorte txarra guztia ematen zidala. Afrikan neukan etxera eraman nituen, eta, behin bertako bi serora etorri ziren etxera, eta argi zen bi irudi horiei beldurra zietela. Hainbestetaraino, non ez ziren ukitzera ere ausartzen. Bi fetitxeak atxiki ditut, eta Afrikako oroitzapen ezin hobea direla iruditzen zait.