GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

EITBko kudeatzaileek ez dute genero trataeraren azterketa ere gainditu

Iragan martxoaren 28an Aztikerren txostena aurkeztu zutenean, EITBren ikus-entzule asko ez zen harrituko ikerketak jasotako ondorioak ikusita. Komunikazio talde publikoak bere zeregin informatzailea ez betetzea, haren joera alderdikoia eta Euskal Herriko lurraldetasuna eta errealitate politikoa ikusezin egiteko ahalegina izan ziren ikerketaren lehen partearen ondorio nagusiak. Atzo txostenaren bigarren zatia aurkeztu zuen LAB sindikatuak, eta ondorioak ez dira hobeak. Genero trataerari dagokionez ere, erakunde publikoak estereotipo sexistak erreproduzitza, albistegietan gizonezkoek %75eko odezkapena eta emakumezkoek %16,6koa izatea, emakumeen bazterkeria eta haien aurkako indarkeriaen trataera eskasa... ondorio horietako batzuk dira. Beharbada, ez da falta diagnosi hori dela-eta poztuko denik, besterik ez bada ere Lakuako Gobernua nabarmen uzten duelako; baina, egia esan, kezkatzeko modukoa da, kalterik handiena herritarrek jasaten dutelako. EITB gaitz larri batek jota dago. Ez da gaitz berria, baina azken urteotan okerrera egin du. Bitxia da -eta batez ere tristea- berdintasuna, aniztasuna eta behar adina tasun aldarrikatzen dituztenak balio horien kontra tematuta ikustea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo