GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sokatira

Goiherri taldeak irabazi du denboraldiko lehenengo txapela

J.L.

Goiherri taldeak ez du ezusterako tarterik utzi, eta beraiek jantzi dute 680 kilokoan txapela. Azkeneko saiora hiru puntuko aldearekin heldu ziren, eta hori nahikoa izan zen garaipena erdiesteko.

Azkeneko jardunaldian Goiherri, Gaztedi eta Mutriku berdinduta geratu ziren, eta sailkapen nagusiko bigarren postua erabakitzeko kitarakoa jokatu behar izan zuten Gaztedik eta Mutrikuk, eta Gaztedik irabazi zuen.

Sailkapen nagusia honela geratu zen: lehenengo, Goiherri 17 punturekin; bigarren, Gaztedi B 14rekin; hirugarren, Mutriku 14rekin; laugarren, Goiherri B 7,5 punturekin; bosgarren, Getxo 7,5ekin; eta azkena, Gaztedi B 3rekin.

Sega

Nazioarteko erako Euskal Herriko Liga abiatu zen herenegun Beramendin, abuztuan jokatuko den Europako Txapelketarako taldea egiteko asmoz.

16 urtez azpikoetan Aimar Garmendiak irabazi zuen mutiletan, neskarik ez baitzen maila horretan. 23 urtez azpikoetan Irati Astoandoa izan zen garailea, eta mutil bakarra zenez, maila nagusian aritu zen. Joxe Gabirondo eta Arrate Garin izan ziren handietan onenak.