Biltzarra
Nanomagnetismo eta espintronikan oinarritutako kongresua Ordizian
Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 4a bitartean, nanomagnetismoan eta espintronikan sakonduko dute «Recent Trends in Nanomagnetism, Spintronics and their Applications» biltzarrean.
Ordiziako Barrena jauregian egitekotan diren ekitaldian, arlo honetan lanean diharduten ikertzaile ezagunek parte hartu- ko dute, besteak beste, 2007an Fisikako Nobel saria jaso zuen Albert Fert ikertzaile entzutetsuak.
Helburua, biltzarraren izenburuak dioen moduan, nanomagnetismoaren eta espintronikaren arloan azken boladan izan diren aurrerapenak aztertzea da, baita haietatik eratortzen diren aplikazioa zehatzak ezagutzea ere.
Gipuzkoako Aldundiak, Lakuako Gobernuak, Kutxak eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerio espainolak lagundutako jardunaldiak, zientzialariei Goierriko herri hau ezagutzeko parada eskainiko die.